Obrazy na stronie
PDF
ePub

aren su inhar, ceinec handitzen bai dute guc Yaincoarentzat dugun amodioaren sua.

Finean deusec ere ez darocu hobekiago erraiten edo seinalatzen orhoitzapen hori, egun batez Abrahami Yaincoac berac erran ciotzan hitzec baino: bil hadi ene presentzian, eta perfet içanen haiz.

Ikhusi duçu, Guiristinoa, nola dioten saindu horiec, eta bai Yaincoac berac ere, cein probetchu handitacoa den Yaincoaren presentzia, eta Yaincoaz maiz orhoitzea. Yarraie çakizco çu ere artha handi batekin debocione saindu horri; eta ez badakiça nola eguin behar dugun, irakhaxico darotçute San Augustinec, San Bernatec, Santa Theresac, eta bertze sainduec. Seguidaco plametan, causituco ditutçu saindu hec munduan cirenean cituzten penxamendu sainduac, eta Yaincoa ganaco maizco bihotz altchatzeac.

Penxamendu sainduac barneco suspira batçu dire, eta Yaincoa ganatco bihotzaren gambiantza bat, ceinac eguin ahal bai daitezke memento batez; errechac dire, eta lekhu gucietan eguin daitezkenac, nahiz yatean, nahiz bidean çohacela, conpainietan eta lekhu gucietan, ceren mintzatu gabe eguin ahal bai daitezke, gogoz eta Yaincoaren ganatco bihotz alchatze batez.

Eman çakizco cin-cinez, Guiristinoa, Yaincoaz maiz orhoitzeco debocione saindu horri, hoin errecha eta probetchosa denaz gueroz.

Ohetic ilkhitzean erraçu:

Yaikitzen naiz, ene Yauna, çure cerbitzu sainduan-egunaren emplegatzera, çure graciarekin batean.

Ur benedicatuaz ceinatzen çarela,

erraçu:

Ene Yaincoa, garbi çaçu ene arima cure graciaren uraz, eta eguinen da elhurra baino churiago.

Bestitzean eguiteco othoitza.

YAUNA, berreguin çaçu ene arima gracia eta berthute suerte guciez, bethi eder causi deçaçuntzat, eta beguira naçaçu herrauxetarat bihurtu behar duen gorphutz huni, çure begui modestac ofenxatuco dituen banitateric eta urguilkeriaric emaitetic.

Trabailatzeracoan eguiteco
othoitza.

ez

ENE Nausi maitea, dembora da lanean haritzeco; othoi, ez naçaçula bakharric utz nere penen artean, nau penac ez lanac icitzen çure-ganic apartatzen ez naueno, ene beguiac eta ene penxamenduac çure presentzian eta çure bihotzean amarratuac atchikitzen ditutçuno.

Etchetic ilkhitzean ceina çaite, bai eta çure accione gucien hastean ere. Caselu deitzen cena hainitz içatu cen

erreportchatua bere Aingueru beguiraileaz, ceren etzen ceinatu etchetic ilkitzean. Ceinatzea guiristinoen usantza çahar bat da eta probetchosa.

Lehenbicicoric, Gurutzearen seinale horrec cazatzen ditu debruac ceren aborritzen baitute Gurutzea, orhoitzen direlaric Gurutzeaz bentçutuac içatu direla.

Etchetic ilkhitzean eguiteco othoitza.

ENE Yaincoa, nola mundua ene sal

bamenduaren exaiez inguratua baita, gaitz da peril handi horien artean espaca nadin ariman edo gorphutzean çaurtu gabe, baldin çutaz lagundua ez banaiz. O bidari leyala eta segura! bida naçaçu, eta idec çatzu ene beguiac, çure inanamenduen bidean ibil nadintzat, nihorat errebelatu gabe.

Eliçan sartzen çarenean, athetic has çaite fedearen seinaleen emaiten, custodia den aldarerat beguiratzen duçula,

errespetuzco erreberentzia modest bat eguiten duçularic. Yar lekhuratzen çarenean, eguiçu gauça bera, belhaunicatu eta burua beheititzen dugula, erraçu çure bekhatuen bihotz min handi batekin.

Ene Yaincoa, aurthikitzen naiz Madalena beçala, çure misericordiaren oinetarat, nere bekhatuez dudan damu, dolore eta urriki handienarekin, deliberatua lehenago hiltzerat bihotz osoz, ecen ez çure ofenxatzerat : indaçu çure benediccione saindua, eta seculan çu ez ofenzatzeco gracia.

SINHESTEN

Fedezco Acta.

NHESTEN dut, ene Yaincoa, çure Mayestate infinitua hemen dela present aldareco Sacramendu Sainduan, hiru presunetan eguiazco Yaincoa bere handitasun guciarekin, Serafinec ceruan ikhusten çaituzten, maitatzen eta ado|ratzen çaituzten estatu berean. Sinhes

« PoprzedniaDalej »