Obrazy na stronie
PDF
ePub

zera nohan çure pasionearen merecimendu neurrigabeez. Nigarrezco eta auhenezco bide huntan hain urriki minaz unki çaçu ene bihotza, non ekharria içan nadin bici huntaco nekhe gucien gogotic yasaiterat çu gatic.

Eta çuc, Gurutzearen bidea lehenic irakhaxi daucuçuna, Maria Saindua, eguiçu othoitz, Trinitate Sainduac munduan içaiten dituen laidoen erreparacionetan, onhex detzan hemen Izpiritu Sainduac ispiratuco daitan dolorezco eta amodiozco sentimenduac.

Estacionera yoatearekin erraten da:

Sancta mater istud agas
Cruxifixi fige plagas
Cordi meo valide.

Estacionera heldu eta belhaunicaturic:

Adoramus te Christe et benedicimus tibi; quia per sanctam crucem tuam redemisti mundum.

[graphic]

Fidelium animæ per misericordiam Dei requiescant in pace. Amen.

[graphic]

IIen ESTACIONEA.
Yesus gurutzeaz cargatua.

Conxidera çaçu hemen Yesusec cein bihotz onez hartzen duen bere heriotzeco tresna latzgarria bere soin sarraskituaren gainean. Horrela irakhaxi nahi daucu nola hartu eta ekharri behar ditugun, nondic eta noren ganic nahi heldu çaizkigun gurutzeac.

O Yesus amulxua! ez cinduen çuc ekharri behar gurutze hori, bainan nic bekhatoros dohacabeac. Emadaçu behar dudan animoa, çure exemplura, bici huntaco nekheac eta axecabeac errencuratu gabe yasaiteco Aita on beçala çure Probidentzian nahi içan duçunaz gueroz heien bidez

[graphic]

disposicione sainduekin hurbil nadin heien borratzeco ordenatu duçun penitentziazco sacramendurat: barkha dietzadatzu, othoi, iragan huxac, eta eguidaçu gracia hetan berriz ez erortzeco.

Gure Aita, Agur Maria, Gloria, etc.

[graphic][merged small]

Yesusec erreconfratzen du bere Ama. Conxidera çaçu cein doloros behar cen izan, bai Seme Yainco harentzat, bai Ama hain maitearentzat, elkhar errecontratzea, Seme maite hura gaichtaguin batzuez hain ixuski herrestatua den demboran, populu handi baten bistan. Hura ikhustean cer dolore eta hersturetan ez cen aurkhitu ama haren bihotza? Nahi çukeien athera burreu hien escuetaric; ordean badaki hala behar dela eguin gure Salbamendua.

« PoprzedniaDalej »