Obrazy na stronie
PDF
ePub

LAURGUERREN EGUNECO MEDITACIÓNIA.

Maria tenploan.

« Naharren pian dagoen lilia neke»zago da igaraiten, halaber mundiari » bazterretic dagöena berthutiari uk» horik gabe jarraikiten. »

JERUSALEMECO tenplöa ihes lekhu bat

beçala cen, noun sartcen beitciren mundiaren khoçu gaistotic beguiratu eta Jincöari osoki içan nahi cirenac. Aita ama çounbaitec bere haurrac han offritcen cutien, Jincoaren hegalen pian escola litian. Mariac, bere motaz, bere buria ofritu cian. Han aplicatu içan cen berthutian, egunetic eguniala, aitcinatcera, othoitrian eta tenploco cerbutchian ocupatuz. Lekhu houra egonguiataco, haur nahi bada, haitatu ukhen cian bere buriaz segurrago içan beharrez. Erran gabe doa, counbat nahi umil eta ichil çagöela. Hanbat cen

modest bere mihian, bere beguietan, bere sounian, eta bere maneria orotan, noun lagunec aski beitcien haren ikhoustia berthutiaren maitatceco eta praticatceco. Eta cergatic bere buria biciric hola ehortci ukhen cian, conparacione? Çakialacoz neke dela mundiaren artian içatia, haren hatsaz khoçatu gabe, bekhatiala endjogui guirelacoz eta flacoere. Enthelegatu cian cerbaitegatic Izpiritu saintiac erraiten deicula. Gogomacie, erne içan citie, eci cien etsaia, Debria, ezta behinere lo; unguru unguru ari çaicie, gose errabiareki den lehöa beçala, erphai, nouiz iretsiren ahal çutien.

Eta nic aldiz eztut hounic, noun eniçan mundiaren artian! Erho çarra, ni! bethi plazeren ondoan nabila, galtceco erriscutan. Papilloun,arhina beçain buru gaberic, erre naian suian sarthu niz, argui traidorebatec enganaturie. Jhes eguiteco lekhutan, buruz jouan niz erhoki otsoaren ahoala, ezpeita espantagarri galdu baniz ere!

O Birjina houna, Birjina ecinago çuhur eta abisatia, cer phikhöa eztu hartu çoure bihotçac, ikhousiric ene

abisu gabia eta ene erhokeria! Aithor dereicut eta dolumeneki, chercatu dutudan beçala, ebitatu balin banutu ocasione gaistoac, enikezu orai dudan beçainbeste ahalketceco eta doluturic içateko bide, eta hanitch. bekhatutaric escusatu nun dukeçun.. O' Maria couri nagoçu, çoure medioz, Jincöac pharca ditçadala igaranac; çoureki batian orhit ukhen deçadan hebentic aitcina, mundian eztela galgarri baicic; haren plazer udurik coetan eztela ondotic phena, arrancura gaisto eta bihotz min baicic; eztela eguiazco bakeric, boztarioric ez descantsuric berthutian baicic o Maria! balia çakizkit, amorecatic hebentic aitcina arrahent içan nadin ocasioner ihes eguiteco.

« Birjina ecinago çuhurra gonretçat «othoitce eguiçu. Contricionezco ac«te bat haur çaroco eta gaztetar çu« neco hulsez. Paterbat, hamar Ave « Maria eta behin Gloria etc, galthat«cen delarik gracia, munduco land«jeren eçagutceco eta ebitatceco.»

C

BOSTGUERREN EGUNECO MEDITACIONIA.

« Gora içan nahi dena egotchiric «içanen da; bere baruz aphaltcen adena gora eraikiric içanen da. »

PARE

ARE gabe cen Mariaren berthutia, çeren bere indarrer fida gabez ecinago çuhur eta abisatu beitcen. Thes eguiten cian ez solamente bekhatiari bena bai haren ocasioner ere. Bekhatiarentaco beçain lotsa cen haren itçalaren ere. Haren amorioa edo caritatia bazter gabe cen; elçakian cer eguin Jincöari eta protsimöari bere eguinbiden eguiteco. Bena orotan gainti umil cen eta hain umila, noun, een beçain perfeitic, bere buria ororen peco etchekiten beitcian. Ere Jincöac beste creatura gucien gainetie eraiki ukhen cian. Othoitcetan çagüen aldi batez, Jaun celucöaren meçuz, jin ceron Aingurubat, ohorezco eta laidoriozco hitz hoyen erraitera : « Salutatcen çutut, Maria, graciaz « bethia, Jauna da çoureki, benedi

<< catia cira emazte gucien artian eta << benedicatia da çoure sabeleco frutia, « Jesus, (çouiñen amataco haitatu << beitçutu Jincöac.) »

Elas eniçalaric, Maria beçala, Jincoaren graciez baliatu; eztudalaric sobera bekhatu baicic eguin, gaiskia cer den jakin behar enukian adinbatetan ere, Jincöaren aingurubatec, apheçac anontçatu ceitan nouizbait eni ere; Jesus nitara jin nahi eela comunionian, Mariaren sabelian hartu çutian khorpitz eta arima bereki. Handi içan cen ene boztarioa Bena hain handi içan cirena ene eskerra eta amoriöa Comuniatcian? Jesusi eman nintçana oso ossoa, houra eni eman içan cen beçala? Noula adelatu nintçan lehen aldicoz comuniatcera? Aitcinetic eguin nian cofesionia houna othe cen? ene bekhatiac osoki eta lealki çabaltu nutiana. Contcentcia aski ountsa ikhertu gabez, edo ahalkez, edo lotsaz, utci niana batere erraiteco? Eguiazki doluturic nintçana Cobesatcian, Jincöa ofentsatuz, eta bekhatia hugunturic nintçana? Cer frutu idoki dut ene lehen comunionetic? Doctor handi batec dio: comunione houn

« PoprzedniaDalej »