Obrazy na stronie
PDF
ePub

infinitua eta nere amodioaren sari ez darotçut escatcen çure bethi guehiago maitatceco gracia baicen. Çu çaren ere aberaxtasun gucia, nere bózcario gucia, nere conxolacione gucia, nere amodio gucia: nere bihotçac eztu nahi sentimenduric çuretçat baicen; nere arima ezta nahi bici, ez haxaz baliatu çuretçat baicen: bici çaite ceroni nere-baithan, eta indaçu bici bat çure ganaco amodioz dena sustatua. Baldin gracia hortaz nahi banauçu fagoratu, urusago daducat nere burua munduco tresorrac oro nere banitu baino hauc iraganen dire, eta çure amodioac, esperantça dut, iraunen du bethiere.

HAXGORAPENA. O Yesus! eman çaizkit çaren gucia, emaiten natçaitçu halaber behin bethicotçat.

Comunione izpirituala.

not in Italian

BORTZGARREN BISITA

BIRGINA SAINDUARI

San Bernaten oracionea.

Çure-gana ditugu altchatcen beguiac, ô aingueruen eta guiçonen Erreguina! Egun batez behar gare guciac aguertu gure yuyearen aitcinean helaz! garen beçala hainbertce bekhatuz cargatuac, nola gare atrebituren haren aitcinean aguertcera; eta norc darocú eztiaracico haren colera? ezta nihor hain segurki eta puchantki hori eguin deçakenic nola çu, ô misericordiazco Ama! hambat maitatu içan duçuna eta hain samurki hartaz maitatua içatu çarena. Idec çoçute beraz, ô gracien Ama! idec çure beharria gure bihotearen auhenei, eta çure misericordien erraiac gure nigarrei: çuregana dugu hel eguiten gure Ama dibinoaren gana beçala; ezti çaçu çure Seme Dibinoaren aserredura yustua, eta eguiçu errecobra deçagun haren gracia saindua. Eztuçu higuïntçaric bekhatorearençat, cembat nahi indigno içan dadien ; eztu

çu arbuyatcen, çure gana hel eguiten duen pontutic; eta baldin bere hobenen gaineco damuaz çaurthua heldu baçaitçu guerice eske, bethetcen duçu esperantçaz; sustengatcen duçu, conxolatcen duçu, eta eztuçu abandonatcen non eztuçun finean bere yuyearekin bakhetu, ediren deçantçat gracia haren beguietan. Cer conxolacione! cer esperantça-bidea neretçat!

HAXGORAPENA. O Maria! eracux çaçu gure ama çarela.

SEIGARREN BISITA

SACRAMENDU SAINDUARI

Ilan içanen da çure biholça, non ere baita cure tresorra. (Luc. 12.)

Salbatçaileac berac gaitu segurthatcen, non ere baita gure tresorra, han dela gure bihotz gucia. Horra certaco Sainduec, Yaincoaren amodioaz bertce tresorric estimatcen eztutenec, daducaten bethi beren bihotça Yainco-guiçonari bere amodiozco Sacramenduan iratchikia.

O ene Salbatçaile adoragarria! ô ene arimaren Espos ceruticacoa! coin diren ecin erranac, bihotçac çure maitatcera erakharri nahizco çure amodioaren asmu samurrac! O Berbo eternala! etçaitçu aski iduritu gure-gatic lurrera yauxtca, gure idurico bilhacatuz, gure guiçontasunaz yauniztea, eta azkeneco gure Salbamendutan hiltcea; eman darocuçu oraino çure Sacramendu adoragarria gure arimen hazcurri eta gure bethiereco gloriaren bahi içaitecotçat. Yainco-guiçona, aguertcen çaizkigu estatu eta içanera suerte gucietan, behin haur flaco heia batcan: gucro oficiale pobre botica batean; han gaitztaguin baten parc hiltcen gurutce baten gainean, hemen aguiaren itchuren azpian cure aldare Sainduen gainean. Cer eguin cineçaken bada guehiago çure buruaren maita-arazteco?

O amodio dibinoa! ô amodio cedarrigabecoa! Noiz naiz bada hasico hambat amodiozco seinalei nere aldetic ihardesten? Salbatçaile maitagarria! ez naiz nahi bici guehiago gure maitatceco baicen; eta cer balio luke nere biciac, baldin em

plega ez baneça oso-osoa çure maithatcen eta cerbitçatcen, ô çu, Erosle adoragarria! çure bici gucia conxecratu içan darotaçuna çure amodioa niri erakhusteco? Eta cer maitatuco dut munduan, baldin ezbaçaitut maite çu, edertasun gucizcoa, ontasun içantciazcoa, çure baithan daduzcatçuna perfeccione eta maithagarritasun mugarrigabeac?

Ah! nere arima hemendic harat ez bedi bici çure maitatceco baicic; nere bihotçac ez duen haxgorapenic çure amodioarentçat baicic; urt bedi bihotz hau gogoratce choilaz manyatera, gurutcea eta sacramendua, eta nere amorea-gatic çuc eguin eta yasan içatu duçun gucia! Bedi nere arima gucia sustatua, çure eta çure amodio dibinoaren araberaco cerbaiten eguiteco eta pairatceco içan desira kharxuenaz! Ecen, helaz! cer eguin içan dut orai arte? Eta ez dea ordu has nadin eguiten, nere bici gucian eguin behar nuena? çu maitatcea eta çu maitatuz baicen ez bicitcea.

HAXGORAPENA. O ontasunezco Yaincoa!

Giaculatoria.

« PoprzedniaDalej »