Obrazy na stronie
PDF
ePub

baritcea, eta çure obra onac cure aitciñean egortcea, ecen ez condatcea cuhill ondoan bertceec eguiñen darosquitçuten laguntcen gaiñean.

Bici çarela ceronec artharic ez baduçu cure arimaz, norc nahi duçu hartaz duen achola cu hill ondoan.

Orai da dembora baliatcecoa, orai dire salbamenduco egunac, orai dembora fagorezcoac, momentu guciac dire orai pre

ciatuac.

Baiñan helaz! ala çuc gaizqui emplegatcen baititutçu oren eta momentu hec ceiñac eman baitçaizquitçu bicitce eternalaren merecitceco.

Ethorrico da dembora ceiñetan galdetucobaituçu egun bat edo oren bat penitenciaren eguiteco, eta ez daquit ardietsico ducun.

6. Oi, ene anaïa maitea! ikhusaçu cembat hirriscutaric eta beldurretaric athera deçaqueçun cure burua, bethi herioaren ustean eta beldurrean bici bacare.

Ensaïa çaite orai halaco maneraz bicitcera, non cure heriotceco orenac beldur baiño bozcario guehiago eman baitieçaqueçu.

Ikhasaçu orai danic munduari hiltcen JESU-CHRISTOREQUIN orduan bicitcen has

teco.

Ikhasaçu orai danic gauça gucien arbufatcen libro içan çaitecençat orduan cure salbatçaillea ganat goateco.

Gastiga caçu orai cure gorphutça penitenciaz, orduan Jaincoa baitan esparantça fermu bat içateco.

7. Helaz, erhoa! cergatic darabillaçu gogoan lucero bicitcea, egun batez segur ez çarenaz guerostic?

Cembat ez ditu enganatu hañitz bicitceco esparantçac, ceiñac hill baitire gutien uste çutenean?

Cembatetan ez duçu aditu hunelaco hill da ezpata colpe batez, halaco itho da, bertce batec goratic eroriric hautsi du burua? Bata hiltcen da ïatean, bertcea ïocoan; bata consumitcen du subac, bertcea akhabatcen du burdiñac, bata hiltcen da içurriz; bertcea manduleren escuz, eta hala herioac badaramatça guçiac, eta guiconen bicia sunfitcen da itçala beçala.

8. Çu hill ondoan norc eguiñen du cutaz orhoitçapen, edo othoitz Jaincoari?

Eguitçu beraz orai danic, ene anaïa maitea, eguiñ ahal ungui guciac, ecen ez daquicu noiz hillen çaren, eta hill ondoan cer guerthatuco caitçun: dembora duçuiño biltçatçu aberastasunac eternitatecotz: ez duçun gogoetaric salbamenduaz baicen, ez acholaric Jaincoaz baicen.

Eguitcatcu orai adisquideac ceruan, sainduac ohoraturic eta imitaturic, hill ondoan errecibi caitçaten tabernacle eternaletan.

9. Bici caite lurraren gaiñean arrotz eta bideante bat beçala, ceiña ez baitute munduco eguitecoec deusetan ere ukhitcen.

Iltchecaçu çure bihotça mundutic apartatua, eta Jaincoa ganat altchatua, ecen ez da hemen çuretçat egoitça iraupenecoric.

Offrenda diotcotçu bethiere Jaincoari cure othoitçac, nigarrac eta plaiñuac, bicitce hunen ondoan cure arimac mereci decantcat haren ganat dol atsuqui goatea..

Cer eguin behar dut beraz?

Orhoit-caite cure azquen finez, eta ez duçu bekhaturic eguinen, erraiten dautçu izpiritu sainduac. Pensa çaçu herioac certaraco duen mundu hau curetçat, eta certaraco caituen ceroni, eta lucenaz ere cein laster alchatuco çaituen lurretic. Orduan, behar bada bihar, eta lasterrago, akhabo enetcat mundua; akhabo enetcat Salbamenduco laguntçac. Orduan Jaincoaren gogoraco banaiz, bethicotz dohatsu. Aitcetic hala aurkhitcen ez banaiz, bethicotz dohacabe. Horrela pensatuz, norc ez ditu eguinen capitulu huntan causitu tuenac ?

Othoitca.

Possible da bada, ene arima, mundu iragancor huntaz hartua, ecin ebitatuzco, eta seculaco hire ona edo gaitça dakharquen heriotce latzgarri hura, galduco duan gogotic? Içan daiteque holaco coramenduric? Ordean certaco ez naiz gai, ô! ene Jaincoa, nere baitharat uzten banauçu? Sar araz çatçu beraz, Iauna, ceronec ene gogoan pensamendu salbagarri hauc. Eraguin decadaten orduan eguinic causitu nahico dudana. Halabiz.

XXIV. CAPITUL U A. Jaincoaren iuiamendu ikharagarriaz, eta Bekhatoreen suplicioaz.

GAUÇA gucietan orrhoit caite cure azquen fiñaz, eta ez decaçula ahantz egun batez aguertuco çarela ïuie garratz haren aitciñean ceiñarentçat ez baita deus gorderic ceiñac ez baititu errecibitcen ez gure presentac, ez eta gure aitcequiac, baiñan iuiatcen baitu bethiere iustutasunaren arabera.

[ocr errors]

O bekhatore erho eta dohacabea! ceiña ikharatcen baitu maiz guiçon baten colerac, cer ihardetsico dioc bada Jaincoari. ceiñac ikhusten baititu hire crima guciae?

Cergatic ez haiz prestatcen ïuïamenduco egun ikhagarri hartacotz, ceiñetan nihorc ez baitu içanen beguiratçailleric, sustenguric eta deffendatçailleric, eta ceiñetan batbederac azqui içanen baitu bere carga ?

Orai lituzquec hire obrac progot chosac, hire nigarrac entçunac, hire urriquiac merecimenduscoac, eta hire doloreac baliozac eta salbamenducotz onac.

2. Oi ala bicitce hau purgatorio ona baita guiçon pairacor batençat, ceiñac affrontuac errecibitcean damuago baitu offensat caillearen bekhatuaz, ecen ez berari eguiten caioen gaizquiaz; ceiñac bihotz onez othoitz eguiten baitio Jaincoari bere persecutatçailleentçat, ceiñac barkhatcen baitiote gogotic bere etsaiei, eta ceiña prest baitagobethi bere hutsic chumeenen gaiñean bertceei barkhamendu escatcera; ceiñaren bihotcean errechquiago sartcen baita urricalmendua, ecen ez asarradura, ceiñac maiz bere buruari bortcha eguiten baitio; ceiña ensaïatcen baita bethiere bere buruaren garaitcera, eta spiritua haraguiaren nausi errendatcerat.

Hobeago da balinba orai gure concienciaren chahutcea, eta handic bicioac atheratcea, ecen ez hec ustea bertce munduco suaz purgatceco: baiñan gure harauiarentçat dugun amudio desordenatuac vanatcen eta isutcen gaitu.

« PoprzedniaDalej »